![]() |
Justiziaren Jainkosa, begiak estalita ditu objektibotasuna adierazteko. |
Esan dugun bezala, espainiako estatuaren botereak 3 dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Elkarrekiko independienteak dira, horregatik bakoitzak erakunde desberdinei loturik dago:
- B. Legegilea: Gorte Orokorrak.
- B. Betearazlea: Gobernua.
- B. Judiziala: Epai eta magistratuak.
Azken honetan erreparatuko dugu; epai eta magistratuen betebeharrak legearen betetzea edo ez-betetzea epaitu alde batetik eta bestetik legea hautsi dutenei zigorrak inposatzea dira. Ezaugarri batzuk partekatzen dituzten arren, ez dira gauza berdinak;
BERDINTASUNAK
|
DESBERDINTASUNAK
|
|
Epaiak:
|
|
Pertsona bakar bat da, epaitegiaren buru dena.
|
|
Magistratuak:
|
|
3 magistratu edo gehiagoz osatutako erakundeen parte dira.
|
Amaitzeko, hauek ez dira Botere Judiziala osatzen duten kargu bakarrak, bi elementu garrantzitsu falta dira eta: Zinpeko Epaimahai-a (Jurado Popular) eta Fiskalak. Lehenengoa, 2 urtetan behin Probintzia Auzitegiak egiten duen bozketa batean hautatzen diren herritar arruntez osatuta dago, eta probintziako Tribunal Popularretan parte hartzen dute. Nahiko interesgarria da, izan ere zuzenbidea ikasi ez dutenek bakarrik aukeratuta atera ahal dira.
Bigarrenak ordea, Espainiako Fiskal Ministerioaren mende daude, eta erakunde independiente bat da. Interes publikoaren eta justiziaren funtzionamendu egokiaren defentsa bermatzen dute.
Hauek dira justiziaren elementu garrantzitsuenak, espero dut garbi eta zehatz azalduta egotea.
Agur!
No hay comentarios:
Publicar un comentario