Botere
Judiazialaren Hierarkia
Aurreko
sarreretan esan bezala, epaiketa sistema zertan datza, nork arraizoia
duen erabakitzeaz alegia (akusazio edo defentsa aldea). Espainian,
sistema judizial hau, esparru bakoitzaren jurisdikzioa noraino
zabaltzen den arabera antolatzen da:

Beheko
mailetatik hasiko naiz, eta banan banan haien instituzio eta
funztioak azalduko ditut. Lehenengoa, Partidu
Judizialekoa dugu (maila
txikienekoa). Hasteko, Partidu Judizialak udalerrien taldeak direla
esan beharra dago, eta haietan hurrengo instituzioak aurkitu
dezakegu:
- Bake Epaitegia:
- Udalerri bakoitzean 1 dago (bakarrik 1. auzialdiko edo instrukzioko epaitegiak ez egotearen kasuan).
- Epaitegi hauen burua zuzenbide ikasketak dituzten epaiak dira, udaleko kideak hautatzen dituztenak.
- Gai basikoak epaitzen ditu, adibidez: 90€ baino gutxieneko erreklamazioak (zuz. Zibilaren esparruan) eta hutsegite txikiak (zuz. Penalean).
- Instrukzioko Epaitegiak:
- Zuzenbide Penaleko gaiak lantzen ditu.
- Haien funtzioa epaiketen aurreko ikerketak egitea ohi da, norbait salatzeko baldintza nahiko dauden erabakitzeko.
- Erantzuna BAIEZKOA izatekotan, Arlo Penaleko Epaitegia edo Auzitegi Probintzialak hartuko dute erantzukizuna.
- Erantzuna EZEZKOA izatekotan, kasua artxibatuko da.
- 1. Auzialdiko Epaitegia:
- Hiritarren arteko eztabaida zibil basikoak eta Partidu Judizial berberan Bake Epaitegiak eraman dituen kasuen errekurtsoak lantzen dira.
Hurrengo maileko esparrua
Probintziakoa da, eta hurrengo
instituzioak barnean hartzen ditu:
- Arlo Penaleko Epaitegia: probintzia barneko delitu penal basikoak lantzen ditu.
- Adingabeko Epaitegia: adingabeak tartean dauzkaten gai penalak.
- Espetxe-zaintzako epaitegia: espetxeekin zerikusi duten arazoak.
- Administrazioarekiko auzien epaitegia: probintzia barneko biztanleen eta administrazioaren arteko arazoak lantzen dira (1. auzialdian).
- Lan-arloko epaitegia: probintziarekin harremana duten langile eta enpresaburu arteko eztabaidaklantzen dira (1. auzialdian ere).
- Auzitegi Probintziala:
- tribunal bat denez, epai-buru eta 2 magistratu edo gehiagoz osatuta dago.
- Esparru zibilean, 1. auzialdiko epaitegiko kasuen errekurtsoak lantzen ditu.
- Esparru Penalean, instrukzioko, adingabeko eta espetxe zaintzako auzitegien kasuen errekurtsoan lantzen ditu.
Ondoren,
Esparru
Autonomikoa
daukagu, non instituzio bakarra dagokion:
- Justizia-auzitegi nagusia: Auronomia bakoitzean hauetako bat dago, eta nahiko maila altua dauka. Zenbait auzi-gelez osatzen da:
- Zibil eta Penalaren gela:
- Auzialdi bakarrekoa da, hots, errekurritzeko aukerarik ez du.
- Autonomiaren atal administratibo nagusiek duten eztabaida zibil eta penalak lantzen ditu.
- Epai, Magistratu eta Fiskalaei inposatutako salaketak ere lantzen dira, karguan egindako hutsegiteengaitik alegia.
- Administrazioarekiko auzien gela:
- Autonomia erkidegoaren kargu garrantzitsuen hutsegiteak eta administrazioarekiko auzien epaitegien kasuetako errekurtsoak lantzen dira, hau da, 2. auzialdian.
- Lan arloko gela:
- Probintzia bat edo gehiagori eragiten dioten langile eta enpresaburuen arteko gatazkak lantzen dira (auzialdi bakarrean).
- 2. auzialdian, lan arloko epaitegiko kasuen errekurtsoak epaitzen dira ere.
Azkenean, Esparru
Nazionalak goren mailekoa da, eta
horregaitik auzialdi bakarrekoak dira (ez dago hauen errekurtsoak
landuko dezaketen maila handiagoko instituziorik). 4 instituzioz
baliatzen da:
- Auzitegi Gorena:
- Honen funtzio garrantzitsuena “kasazioko auzitegi” moduan jokatzea da. Zer esan nahi du honek? Ba beheko mailako epaiketen sententzien abolitzea eskatzen duten eskaeretaz kargu egitea. Beste modu batean esanda, auzitegi honek sistema judizialaren hutsegiteak aztertzen ditu.
- Auzitegi Nazionala:
- Delitu berezietaz arduratzen da, adibidez: Koroarekin zerikusia dutenak, terrorismoa, droga-trafikoa...
- Instrukzioko Epaitegi Zentrala.
- Penalaren Epaitegi Zentrala.
Ikusi dugun moduan, piramidearen beheko partetik gora joz gero, gero eta pisu handiagokoak izango dira epaitegiak. Epaitegi bateko sententziei bakarrik maila handiagoko epaitegi edo auzitegi batean aurkeztu daitezke errekurtsoak; Espainiaren kasuan, 2.auzialdiako epaitegiak daude maximo, bakarrik behin aurkeztu daitekelako errekurtsoak.
Hauek dira botere judizialaren hierarkiaren elementu guztiak, hurrengora arte!
Hauek dira botere judizialaren hierarkiaren elementu guztiak, hurrengora arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario