Berri Juridikoak
![]() |
Europar Batasuneko batzar bat. |
Hemendik aurrera, Espainiako Botere Judizialaren buruzko berri eta datu interesgarriak azaltzen atal bat sortuko dut, Berri Juridikoak deiturikoa. Gaurko honetan, pasaden urriaren 4an argiratu zen berri bat aztertuko dut, zeinek Espainiako Independentzia Judiziala Europar Batasunaren arabera Europako txarrenetarikoa dela esaten duen. Gaur egun ikusten ari garen berriak kontuan izanda ez da batere harrigarria, Auzi Boterearen goi-mailak guztiz politizatuak daudela garbi dagoelako (Kataluniako prozesu soberanista eta PP-ko B kutxen kasuak jaso duten tratamendu desberdinetaz ohartzea besterik ez da behar hau berresteko).
Berriak horrela dio: Espaniarren %58-a ez dira Espainiako Botere Judizialaren Independentziaz fidatzen, EB-ko txarrenetariko 4. postuan kokatzen duena. Portzentai horren barruan. %19-a egoera "oso txarra" eta %39-a "nahiko txarra" dela uste dute, baina biztanleen %28-a, egoerarekin pozik daude, eta %3-a "oso ona" delakoan dago. Mesfidantza honen arrazoien artean, biztanleriaren %49-a politikarien presio eta eraginak aipatzen dute, %45-a berriz, entitate ekonomiko edo interesatuen presioei erreparatzen garatu dute sistemaren desadostasun hau. Azkenik,biztanleriaren %34-ak epaileen posizio edo afiliazioei atxikitu dute haien independentzia eta inpartzialtasunaren zalantza.
Biztanleria aparte, enpresek ere ez daude ados gaur eguneko Botere Judizialaren egoerarekin; %50-a politikaren eraginari erreparatu du, %49-ak entitate ekonomikoen presioei eta %36-a epaileen posizioari atxikitzen dute haien mesfidantza.
Beste alde batetik, EB-ak ez du bakarrik biztanleen iritziari eutsi adierazpen hau egiteko. Emakumezko epaileen artean bakarrik %14-a goi-karguak betetzen ditu. Zoritxarrez, hau ez da kasu isolatua, izan ere, estatu barruan dauden goi-karguen artean, %33, 7-a soilik dira emakumezkoak, gizonezkoen %66,3-aren aurrean.
Dokumentua aurkezteko prentsaurrekoan, Vera Jourova justizia komisarioak zera deklaratu zuen:
"Animo a los Estados miembros a velar por que cualquier reforma de la Justicia respete el Estado de Derecho y la independencia judicial. Esto es crucial para que los ciudadanos y las empresas puedan disfrutar plenamente de sus derechos"Hau izan da guztia, espero dut gustatu izatea, honelako hainbat sarrera idaztea buruan dudalako. Orainaldiko panorama judiziala eta poilitikoa ulertzeko baliagarria izango delakoan nago, zuek zer uste duzue?
Hurrengo asterarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario