Berri Juridikoak
Kaixo guztioi! Gaurko egunean beste berri juridikoaz idatziko dut, "Gürtel Tramaren" ikerketari buruz, alegia . Nahiko zaharra da baina azkenaldian berriro hartu du indarra, izan ere, PP-ko "B Kutxa" guztiz baieztatu zuen Fiskaltza urrian, eta hilabete honetan Auzitegi Nazionalak "Gürtel Tramak" PP-ari etekinak eman zionaren froga onartu du. Zoritxarrez, aurreko sarreretan azaldu nuen Katalan Krisia berri hauetatik arreta publikoa lapurtu du, komunikabide nagusien eta Gobernuaren esfortzuari esker.
Hasteko, izenaren zergaitia azalduko dut. Hau, tramaren buruaren abizenetik dator, Francisco Correa delakoa. Gürtel Alemanieraz "gerriko" (cinturón) esan nahi du, eta horrelaxe, Correa-rekin erlazionatuta dago. Laburbiltzen honetan oinarritzen da: PP-ari lotuta dagoen ustelkeria-sare bat ikertzen duen prozesu-judiziala. Dena dela, hirurak hasi ziren 2009 urtean, non PP-arekin lotura zuten pertsona batzuk "Fiscalía Anticorrupción"-ari ariketa susmagarriak salatu zituztenean. Orduan, instituzio honek eta Baltasar Garzón epaiak kasua ikertzen hasi zen, ondoren Correaren Enpresa batzuk eta PP-ko kideek osatutako bien onurarako lan egiten zuen erakunde kriminala agerian utziz. Francisco Correa eta haren 4 lagun atxilotzen dituzte, haietako 2 PP-arekin erlazio zuzena zutenak.
Geroago, 2013-ko urtarrilaren 31an "El País" egunkariak PP-aren ex-diruzaina, Barcenas, 1990-tik 2009-ra arte aurrera eraman zuen idatzizko kontabilitatea argitara atera zuen. Hor, enpresetatik PP-ra emandako ordainketa ilegalak ageri ziren, gainera, Bartzenas dokumentu hontan faltan zen informazioa Auzitegi Nazionalera eraman zuen, eta kasuaren epai berriaren (Pablo Ruz) ikerketaren barruan sartu ziren.
Ondoren, 2013-ko abenduan, polizia Correaren egoitza enpresarialean aurkitutako informazioari buruzko txostena aurkezten du, non Madrileko eta Valentziako PP-ko udaletxetan ematen zen finantziazio ilegala baieztatzen du, Correaren enpresak eta administrazio publikoetako kontratista bezala lan egiten zuten enpresarioetatik dirua jasotzen zutenak, eta eroskerien truke diru eta obra publikoekin trikimainak egiten zutenak ere. Honen adibidea, 2006-ko Papa-ren bisita Valentziara da, non koste erreala 3,6-koa zen arren, enpresa pantailei esker kostua 7,3 milioira igo zuten, diferentzia haien poltsikoetan gordetzeko.
Dudarik gabe, 3 ataletik garrantzitsuena Barcenas-ena da, hark izan delako ikerketan informazio gehien eman duena, nahiz eta PP-arekiko mendeku edo harrotasunagatik egin izana. 2015-an garbi esan zuen PP-a ilegalki finanztiatu zela haren hasieratik, haren defentsarako idazkian azaldu zuen bezala, PP-aren prekurtsorea (Alianza Popular) jada erabiltzen zituen finantziazio iturri ilegalak, gutxi gora behera 2008 urterate. Dena dela, 2016 urtetik Barcenas PP-ari hurbiltzen joan da, eta haren partizipazioa nahiko zapuztu da. Orain Correa dela ipuinaren gaizto bakarra dirudi... arren Gürtel-aren biktima bezala agertzea eskatu zuten bi hauek, baina logikoki eskaera hau Audientzia Nazionala deseuztatu zuen.
Hau gutxi balitz bezala, PP-ak metodo guztiak erabili ditu tramaren ikerketatik alde batera geratzeko. Adibidez, kasua hasieran ikertzen hasi ziren poliziak halaxe admititu zuten, haiengatik ikerketa zapuzteko presioak jaso zituztela esanez. Beste alde batetik eskutik eskura pasatu da kasua, 4 epai eta 3 instituzioengatik, alegia; gainera ,haietako epai bati, Baltasar Garzón delakoa, PP-aren denuntzia batengatik suspenditu zuen CGPJ-ak. Gero, Auzitegi Nazionalean eman behar izan zuen deklarazioan, Rajoy-k jokaera harro hutsa adierazi zuen, eta inork ez zion pegarik jarri. Honako gauza hauek esan zituen:
"Estábamos en otro contexto temporal al de ahora. Respondí a Bárcenas porque tengo la costumbre de responder a la gente"
"Correa era un proveedor del partido. Los proveedores reciben dinero a cambio de servicios. Es de sentido común"
Azkenik, presio hauetatik amorratsuenak, frogen suntsiketa eta heriotzak izan dira. Bai, heriotzak. Epaitegira deklaratzera joan behar ziren 10 pertsona egoera susmagarrietan hil dira, esaterako, Valentziako senadora ustela Rita Barberá. Hemen ikusi dezakezue zerrenda osoa: link.
Amaitzeko, nire ustetan (eta askoentzakoan ere), Espainaren ustelkeria kasu guztiak PP-tik atera eta PP-an amaitzn dira. Kanzter bat bezala zabaldu ditu haren influentziak eta trikimainak herrialde osotik, eta demokrazia berrezartzeko modu bakarra PP-a boteretik botatzea eta instituzio publiko guztiak haren influentziagatik garbitzea da.
Hau izan da guztia, hurrengo astera arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario