Berri Juridikoak
Azkenik, hemen duzue Kataluniako Gatazkaren buruzko azken sarrera, momentuz. Nire ustez, gai honek askoz gehiago emango digu hitz egiteko etorkizunean, batez ere momentuan mugimendu geldiezin hau zapaldu duten modu narrasa ikusita. Esan beharra daukat, gero eta gehiago informatu, gero eta haserreago jartzen nintzela.
Dena dela, gatazka honetatik alde on eta txarra atera genezake, esaterako, ideologiak, politika eta Espainiako 1978 urtetik daukagun erregimen zaharkitua astindu eta larruetan utzi dituela. Alde txarra zera da, beti gertatu den bezala, boteretsuen lehien ondorioak herria edo behe klaseak ordaindu behar izan dituztela.
ONDORIOAK
Lehenengo aztertuko dudan puntua, batez ere liberalismo eta eskuinetik jasan diren etengabeko presioak dira. Honekin zer esan nahi dut, ba Espainiako giro boteretsuak ohituraz ultra kontserbatzaileak direnez eta eskualdeen abertzaletasunen guztiz kontra daudenez, irailetik zabaldu den independentismo gura zeharo itsutu dietela. Noski, hau gelditzeko eskura zuten tresna guztiak erabili dituzte, tartean, biztanleen buruak berotzeko komunikabide eta prentsaren manipulazioa. Hau ez da inolako asmakizuna, izan ere, TVE-aren langile batzuk haien teleberrien informazioa moldatzen duen idazlaritza paralelo baten sorkuntza salatu dute, PP-ko gobernuaren gertu dauden kideez osatuta.
Beste alde batetik, aipatzekoak dira Katalunian egoitza zuten enpresen lekualdatzea, urriaren 1-eko erreferendumetik, 500 gutxienez izan direnak, haien artean Sabadell Bankua eta “Bimbo” marka. Orduan, ekuazioa honelakoa da: PP-ak berez duen ideologia atzerakoia, Felipe IV-ren ezgaitasuna eta giro boteretsu hauek berengan gauzatu duten presioa batzean, emaitza bakarra lortu genezakeen; adierazpen-askatasunaren zapalketa basatia.
Ez digu sorpresarik eman ordea, bakarrik komeni zaien legeak aplikatzeari ohituta bihurtu garelako alegia. Denok ezagutzen dugu konstituzioaren 2. artikulua, zein Espainia sakratuaren banaketa debekatzen duen. Baina 47. artikulua, pertsonen oinarrizko eskubideetaz hitz egiten duena, bai Rajoyk bai Felipe IV-k irakurtzen ahaztu dute. Pena bat.
Orain ondorioak aztertzera pasatuko gara: hasteko, hasieran azaldu dugun bezala, Espainiaren gabeziak airean utzi dituela. Gendea edozein partidu edo neurriri indarra emango dio honek Espainiako unitatea mantetzekotan. Katalanen kontra dauden gende guztia ez dago ados PP eta Ciudadanos-en politikekin, baina komunikabideak sustatu duten "anti-katalanista" ideia edozerren gainetik dago.
![]() |
Bartzelonako unitatearen aldeko manifestazioa |
![]() |
Manifestazio honetan parte hartu zuten nazi batzuk. |
Laburkituz, nire ustez PP-aren erantzuna autoritario samarra izan da, eta beti bezala, krisi egoera batez baliatu da neurri zapaltzaileak eta opresiboak indartzeko, krisi ekonomikoarekin egin zuen bezala:
"La crisis golpeó a los más débiles, aunque sectores no despreciables de las clases medias también se vieron muy golpeados por ella. Rajoy ha hecho algo por estos últimos, pero nada por los primeros, salvo agravar su situación mediante extraordinarios recortes del gasto en servicios sociales que tienen toda la pinta de seguir ahí todo el tiempo que haga falta. Por el contrario, el presidente del gobierno se ha ocupado a fondo en que los más pudientes estuvieran contentos con su gestión. Recortándoles los impuestos, concediéndoles una amnistía fiscal y sobre todo protegiendo sin límites los intereses de los bancos y de las grandes empresas, manteniendo todo tipo de apoyos fiscales y subvenciones, tolerando prácticas oligopólicas y haciendo todo lo que podía, entre otras cosas poner mucho dinero, para que no se marcharan las multinacionales, que hoy por hoy controlan lo sustancial de nuestra industria." eldiario.es
Denbora honetan, Rajoy-k Katalunia erabili du beste kontuak estaltzeko, hala nola, PP osoa Barcenas-en ustelketa kasuan murgilduta dagoenaren froga ukaezina (bera barne) eta CETA-ren onarpen ia sekretua (non PSOE botaketan abstenitu zen). Hau guztia ikusita, zera ondorioztatu dezaket: Hasteko PP-a Espainia eta Katalunia bahituta daukala eta gero eta atzerago eramatea duela helburu. Gero, PSOE-a eta monarkia ezgai direla demokraziaren funtzionamendurako. Azkenik, Espainian krisi sozial eta politiko larria dago, eta gizartea esnatu arte, txarrera joango da.
Orain Abenduaren 21-eko elekzioei erne egon beharko gara. Hau izan da Kataluniako krisiaren azken sarrea, eta espero dut beste bat egin behar ez izatea. Informazio gehiago izateko, link honetan klikatu.
Laster arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario