Kaixo berriro! Hemen daukazue Kataluniaren egoerari buruzko 2. sarrera. Hemen, Erreferendum-a eta honen osteko gertakizunak azalduko ditut, baita Espainiako gobernu eta sistema judiziala izan dituen erantzunak ere.
Gobernuaren Erantzuna
Erreferenduma egin baino lehen, Gobern-a bazekien erraza ez zela izango; irailaren 6-an Parlament-ak onartu zuen “Erreferendumaren Legea” eta “Kataluniar Errepublika Batentzarako Iragankortasun Legea” Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokoak adierazi zituen. Hortik aurrera, estatuaren lehentasuna hautestontziak, boto-txartelak eta erreferendumaren aldeko publizitatea pertsekutatu eta konfiskatzea izan zen, bizi garen “demokrazia” polit honetatik espero genezakegun bezala. Estatuaren esfortzu guztia alferrikakoa izan zen, ordea. Urriaren 1-ean Erreferenduma ospatu zen, non 2.262.424 biztanle botoa eman zuten.
Hala ere, egun hartako gertaera garrantzitsuena Estatuak bidalitako indar armatuen errepresio brutala izan zen, zein komunikabide internazionaletara heldu eta EB-ren gaitzespena eragin zuen. Honek argazki eta bideo amorragarriak utzi dizkigu, baita 893 zauritu ere batez beste.
Honen ostean, nahiz eta 42,34%-ko partizipiazioa izan, partehartzaileen 90.09%-a independentziaren alde dagoela zenbatzen da. Espainiako gobernuak noski ez du emaitza onartzen eta inkonstituzionaltzat hartzen du, eta hau gelditzeko neurriak bilatzen ditu, batekin eman arte: konstituzioaren 155 artikulua. Hau, benetako mehatxua da Kataluniarentzat, izan ere, autonomia baliogabetu dezake, baita Govern-a desegin. Horrela, Espainiaren mende guztiz geratuko litzakeen. Bitartean Auzitegi Nazionalaren epailea, Carmen Lamela, ANC-ko (Kataluniako Asanblada Nazionala) eta Òmnium Cultural-eko presidenteak kartzelarazten ditu, sedizio delitua alegatuz.
Govern-a izugarrizko presioaren mendean dago; Espainiarekiko elkarrizketa ezinezkoa izan da, eta 115-ren aplikazioa gertu da. Horregatik eta Erreferendum-ari legitimitatea emateko, urriaren 27-an Parlament-ak Independentzia Adierazpen Aldebakarrekoa aitortzen du, eta ondoren, etenean jartzen du. Dena dela egun bere horretan Espainiako senatuak gobernuari 155 artikulua aplikatzeko baimena ematen dio, PP, PSOE eta Ciudadanos-eko botuekin.
Momentu hartan, Rajoy Govern osoa desegiten du eta elekzio autonomikoak deitzen ditu abenduaren 21-erako. Honekin batera, Soraya Sáez de Santamaría presidenteordea kataluniako presidente izendatzen du eta Parlamentua desegiten du. Mossos-en eta Kataluniako telebistaren (TV3) kontrola ere hartzen dute. Egoera honetan Govern-aren kideak babes guztia galtzen dute, eta Carles Puigdemont Belgikan erbesteratzen da, 4 ex-conseller-ekin batera. Carmen Lamela-k Junqueras eta 7 ex-conseller-en kartzelaratzea eskatzen du, bi Jordi-ak izan zituzten salaketa berarekin, eta hurrengo egunean, Puigdemont harrapatzeko Europako Atxilotze Agindua inposatzen du.
Gobernuaren erantzun hauek herria haserre samar daukate, logikoki. Neurri autoritarioen aurrean gaude azken finean, eta beraiek izan dira “konstituzioa”, “legalitatea” eta “demokrazia” hitzekin haien ahoa gehien bete dituztenak. Garbi geratzen zaigu, gaur egungo PP-k eusten duen gobernuak, hipokrita izateko eta gezurrak esateko baino ez dela balio.
Hau izan da guztia momentuz, gustatu izatea espero dut . Hurrengo sarreran honi buruzko analisia egingo dut, eta nire iritzi pertsonala aurkeztuko dut ere.
Laster arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario