domingo, 26 de noviembre de 2017

Azkenaldiko sorgin-ehiza.

Berri Juridikoak


Kaixo berriro guztiei! Gaurko blogaren izena agian korapilatsua irudi daiteke, baina landuko dugun gaiarekin guztiz bat dator. Telebistan eta sare-sozialetan behin eta berriro ari gara ikusten korrupzio kasuak bata bestearen atzean; baina ez al da susmatzen ikerketak aurrera eramateak gero eta denbora gehiago hartzen duela? Benetan kasua airera ateratzea nahi ez balukete bezala. Hala ere, justizia ez omen da hain geldoa beste esparru batzuk lantzean. Gaur egun asko eta asko entzuten dugun beste kasu batzuk nahiko azkarrak dira epaitegira heltzen. Modan dago ozen esandako iritziak "enaltecimiento al terrorismo" izendatzea, horrela gobernuaren (eta monarkiaren) kontrako mezuak zabaltzea beldurgarria bihurtzen hasi da. Honen froga da, urte honen hasieran 7 twittero epaituak izatea haien mezuengatik sare-sozialetan, haietako bat Carrero Blanco buruzko txiste bat idazteagatik. Agian delituak bilatzeko, Guardia Zibila Genova 13-n enfoka beharko lirateke, bakoitzaren gune pertsonalean sudurrak sartu baino. Espero dut Gürtel Kasuan "Operación Araña"-n jarri duten esfortzu bera adieraztea. Hurrengoa esaten du "Izquierda Diario" egunkari birtuala:

"Twitter y facebook se han convertido en lugares preferidos por la policía y la guardia civil para perseguir a todos aquellos que expresen disconformidad con algunos de los pilares de nuestro régimen."
Hau ez da guztia ordea, Auzitegi Nazionala topetaraino dagoela dirudi azken egunetan. Azaroaren 2an, politiko katalanekin batera Auzitegi Nazionalean 13 rapero epaitu egin ziren. Hauek "La Insurgencia" deritzon rap taldea osatzen dute, politika eta gizarte gaiak lantzen dituena. Honelako letrengatik fiskalak 2 urte eskatzen ditu haietako 12-rentzat:

“Estoy de lado, estoy con los parias, quiero ver a Rajoy atado a una vida precaria, con rabia me revelo, con la misma que se hizo volar a Carrero, vuelos altos bajo esta dictadura. Franco murió pero Juan Carlos siguió con la tortura”

 Fiskalen esanetan, GRAPO delako talde terrorista komunista goraipatzen dute, baina "La Insurgencia" taldea kasu hau Estatuak artistekiko errepresioa inposatzeko beste modu bat dela salatu dute, eta sare-sozialetan Valtonyc eta Pablo Hasel musikarien alde adierazi dira, lehenengoa 3 urte baino gehiago eta bestea beste 2 urteko kondena dutenak, arrazoi berberengatik. Ondorioa zera da, azkenaldian ikusi dugun errepresioa beldurra ematen duela, "demokraziaren" izenean adierazpen askatasunaren kontra sorgin ehiza bat antolatu dutelako. Haien "demokrazia" legitimitatea duen bakarra dela inkariotu dute, nahiz eta autoritarismoari gero eta hurbilago kokatzen ari den. Txarrena zera da, inor ez dagoela babes "justiziaren" begietaz, izan ere, "enaltecimiento al terrorismo"-ko mezuei retwit egitea bakarrik delitu dela esan du Barne Arazoetako Ministerioa. Baina Jose Perals Calleja fiskala benetan bat egiten duela dirudi, izan ere, epaituen jarrera “mantiene una tónica subversiva frente al orden al orden constitucional democrático”. Mezu zuhur honekin agurtzen zaituztet, hurrengo astera arte!



domingo, 19 de noviembre de 2017

Gürtel Trama.

Berri Juridikoak



Kaixo guztioi! Gaurko egunean beste berri juridikoaz idatziko dut, "Gürtel Tramaren" ikerketari buruz, alegia .  Nahiko zaharra da baina azkenaldian berriro hartu du indarra, izan ere, PP-ko "B Kutxa" guztiz baieztatu zuen Fiskaltza urrian, eta hilabete honetan Auzitegi Nazionalak "Gürtel Tramak" PP-ari etekinak eman zionaren froga onartu du. Zoritxarrez, aurreko sarreretan azaldu nuen Katalan Krisia berri hauetatik arreta publikoa lapurtu du, komunikabide nagusien eta Gobernuaren esfortzuari esker.

Hasteko, izenaren zergaitia azalduko dut. Hau, tramaren buruaren abizenetik dator, Francisco Correa delakoa. Gürtel Alemanieraz "gerriko" (cinturón) esan nahi du, eta horrelaxe, Correa-rekin erlazionatuta dago. Laburbiltzen honetan oinarritzen da: PP-ari lotuta dagoen ustelkeria-sare bat ikertzen duen prozesu-judiziala. Dena dela, hirurak hasi ziren 2009 urtean, non PP-arekin lotura zuten pertsona batzuk "Fiscalía Anticorrupción"-ari ariketa susmagarriak salatu zituztenean. Orduan, instituzio honek eta Baltasar Garzón epaiak kasua ikertzen hasi zen, ondoren Correaren Enpresa batzuk eta PP-ko kideek osatutako bien onurarako lan egiten zuen erakunde kriminala agerian utziz. Francisco Correa eta haren 4 lagun atxilotzen dituzte, haietako 2 PP-arekin erlazio zuzena zutenak.

Geroago, 2013-ko urtarrilaren 31an "El País" egunkariak PP-aren ex-diruzaina, Barcenas, 1990-tik 2009-ra arte aurrera eraman zuen idatzizko kontabilitatea argitara atera zuen. Hor, enpresetatik PP-ra emandako ordainketa ilegalak ageri ziren, gainera, Bartzenas dokumentu hontan faltan zen informazioa Auzitegi Nazionalera eraman zuen, eta kasuaren epai berriaren (Pablo Ruz) ikerketaren barruan sartu ziren.

Ondoren, 2013-ko abenduan, polizia Correaren egoitza enpresarialean aurkitutako informazioari buruzko txostena aurkezten du, non Madrileko eta Valentziako PP-ko udaletxetan ematen zen finantziazio ilegala baieztatzen du, Correaren enpresak eta administrazio publikoetako kontratista bezala lan egiten zuten enpresarioetatik dirua jasotzen zutenak, eta eroskerien truke diru eta obra publikoekin trikimainak egiten zutenak ere. Honen adibidea, 2006-ko Papa-ren bisita Valentziara da, non koste erreala 3,6-koa zen arren, enpresa pantailei esker kostua 7,3 milioira igo zuten, diferentzia haien poltsikoetan gordetzeko.

Dudarik gabe, 3 ataletik garrantzitsuena Barcenas-ena da, hark izan delako ikerketan informazio gehien eman duena, nahiz eta PP-arekiko mendeku edo harrotasunagatik egin izana. 2015-an garbi esan zuen PP-a ilegalki finanztiatu zela haren hasieratik, haren defentsarako idazkian azaldu zuen bezala, PP-aren prekurtsorea (Alianza Popular) jada erabiltzen zituen finantziazio iturri ilegalak, gutxi gora behera 2008 urterate. Dena dela, 2016 urtetik Barcenas PP-ari hurbiltzen joan da, eta haren partizipazioa nahiko zapuztu da. Orain Correa dela ipuinaren gaizto bakarra dirudi... arren Gürtel-aren biktima bezala agertzea eskatu zuten bi hauek, baina logikoki eskaera hau Audientzia Nazionala deseuztatu zuen.

Hau gutxi balitz bezala, PP-ak metodo guztiak erabili ditu tramaren ikerketatik alde batera geratzeko. Adibidez, kasua hasieran ikertzen hasi ziren poliziak halaxe admititu zuten, haiengatik ikerketa zapuzteko presioak jaso zituztela esanez. Beste alde batetik eskutik eskura pasatu da kasua, 4 epai eta 3 instituzioengatik, alegia; gainera ,haietako epai bati, Baltasar Garzón delakoa, PP-aren denuntzia batengatik suspenditu zuen CGPJ-ak. Gero, Auzitegi Nazionalean eman behar izan zuen deklarazioan, Rajoy-k jokaera harro hutsa adierazi zuen, eta inork ez zion pegarik jarri. Honako gauza hauek esan zituen:

"Estábamos en otro contexto temporal al de ahora. Respondí a Bárcenas porque tengo la costumbre de responder a la gente" 

"Correa era un proveedor del partido. Los proveedores reciben dinero a cambio de servicios. Es de sentido común"

Azkenik, presio hauetatik amorratsuenak, frogen suntsiketa eta heriotzak izan dira. Bai, heriotzak. Epaitegira deklaratzera joan behar ziren 10 pertsona egoera susmagarrietan hil dira, esaterako, Valentziako senadora ustela Rita Barberá. Hemen ikusi dezakezue zerrenda osoa: link. 

Amaitzeko, nire ustetan (eta askoentzakoan ere), Espainaren ustelkeria kasu guztiak PP-tik atera eta PP-an amaitzn dira. Kanzter bat bezala zabaldu ditu haren influentziak eta trikimainak herrialde osotik, eta demokrazia berrezartzeko modu bakarra PP-a boteretik botatzea eta instituzio publiko guztiak haren influentziagatik garbitzea da.

Hau izan da guztia, hurrengo astera arte!


 Image result for correa y barcenas fotos

domingo, 12 de noviembre de 2017

Katalunia eta Espainiako Sistema Judiziala. (III. Atala)

Berri Juridikoak


Azkenik, hemen duzue Kataluniako Gatazkaren buruzko azken sarrera, momentuz. Nire ustez, gai honek askoz gehiago emango digu hitz egiteko etorkizunean, batez ere momentuan mugimendu geldiezin hau zapaldu duten modu narrasa ikusita. Esan beharra daukat, gero eta gehiago informatu, gero eta haserreago jartzen nintzela.


Dena dela, gatazka honetatik alde on eta txarra atera genezake, esaterako, ideologiak, politika eta Espainiako 1978 urtetik daukagun erregimen zaharkitua astindu eta larruetan utzi dituela. Alde txarra zera da, beti gertatu den bezala, boteretsuen lehien ondorioak herria edo behe klaseak ordaindu behar izan dituztela.


ONDORIOAK




Lehenengo aztertuko dudan puntua, batez ere liberalismo eta eskuinetik jasan diren etengabeko presioak dira. Honekin zer esan nahi dut, ba Espainiako giro boteretsuak ohituraz ultra kontserbatzaileak direnez eta eskualdeen abertzaletasunen guztiz kontra daudenez, irailetik zabaldu den independentismo gura zeharo itsutu dietela. Noski, hau gelditzeko eskura zuten tresna guztiak erabili dituzte, tartean, biztanleen buruak berotzeko  komunikabide eta prentsaren manipulazioa. Hau ez da inolako asmakizuna, izan ere, TVE-aren langile batzuk haien teleberrien informazioa moldatzen duen idazlaritza paralelo baten sorkuntza salatu dute, PP-ko gobernuaren gertu dauden kideez osatuta.


Beste alde batetik, aipatzekoak dira Katalunian egoitza zuten enpresen lekualdatzea, urriaren 1-eko erreferendumetik, 500 gutxienez izan direnak, haien artean Sabadell Bankua eta “Bimbo” marka. Orduan, ekuazioa honelakoa da: PP-ak berez duen ideologia atzerakoia, Felipe IV-ren ezgaitasuna eta giro boteretsu hauek berengan gauzatu duten presioa batzean, emaitza bakarra lortu genezakeen; adierazpen-askatasunaren zapalketa basatia.

Ez digu sorpresarik eman ordea, bakarrik komeni zaien legeak aplikatzeari ohituta bihurtu garelako alegia. Denok ezagutzen dugu konstituzioaren 2. artikulua, zein Espainia sakratuaren banaketa debekatzen duen. Baina 47. artikulua, pertsonen oinarrizko eskubideetaz hitz egiten duena, bai Rajoyk bai Felipe IV-k irakurtzen ahaztu dute. Pena bat.


Orain ondorioak aztertzera pasatuko gara: hasteko, hasieran azaldu dugun bezala, Espainiaren gabeziak airean utzi dituela. Gendea edozein partidu edo neurriri indarra emango dio honek Espainiako unitatea mantetzekotan. Katalanen kontra dauden gende guztia ez dago ados PP eta Ciudadanos-en politikekin, baina komunikabideak sustatu duten "anti-katalanista" ideia edozerren gainetik dago. 
Bartzelonako unitatearen aldeko manifestazioa

Image result for nazis en la manifestacion de barcelona
Manifestazio honetan parte hartu zuten nazi batzuk.


Laburkituz, nire ustez PP-aren erantzuna autoritario samarra izan da, eta beti bezala, krisi egoera batez baliatu da neurri zapaltzaileak eta opresiboak indartzeko, krisi ekonomikoarekin egin zuen bezala:

"La crisis golpeó a los más débiles, aunque sectores no despreciables de las clases medias también se vieron muy golpeados por ella. Rajoy ha hecho algo por estos últimos, pero nada por los primeros, salvo agravar su situación mediante extraordinarios recortes del gasto en servicios sociales que tienen toda la pinta de seguir ahí todo el tiempo que haga falta. Por el contrario, el presidente del gobierno se ha ocupado a fondo en que los más pudientes estuvieran contentos con su gestión. Recortándoles los impuestos, concediéndoles una amnistía fiscal y sobre todo protegiendo sin límites los intereses de los bancos y de las grandes empresas, manteniendo todo tipo de apoyos fiscales y subvenciones, tolerando prácticas oligopólicas y haciendo todo lo que podía, entre otras cosas poner mucho dinero, para que no se marcharan las multinacionales, que hoy por hoy controlan lo sustancial de nuestra industria." eldiario.es

Denbora honetan, Rajoy-k Katalunia erabili du beste kontuak estaltzeko, hala nola, PP osoa Barcenas-en ustelketa kasuan murgilduta dagoenaren froga ukaezina (bera barne) eta CETA-ren onarpen ia sekretua (non PSOE botaketan abstenitu zen). Hau guztia ikusita, zera ondorioztatu dezaket: Hasteko PP-a Espainia eta Katalunia bahituta daukala eta gero eta atzerago eramatea duela helburu. Gero, PSOE-a eta monarkia ezgai direla demokraziaren funtzionamendurako. Azkenik, Espainian krisi sozial eta politiko larria dago, eta gizartea esnatu arte, txarrera joango da. 

Orain Abenduaren 21-eko elekzioei erne egon beharko gara. Hau izan da Kataluniako krisiaren azken sarrea, eta espero dut beste bat egin behar ez izatea. Informazio gehiago izateko, link honetan klikatu. 

Laster arte!

domingo, 5 de noviembre de 2017

Katalunia eta Espainiako Sistema Judiziala. (II Atala)

Berri Juridikoak


Kaixo berriro! Hemen daukazue Kataluniaren egoerari buruzko 2. sarrera. Hemen, Erreferendum-a eta honen osteko gertakizunak azalduko ditut, baita Espainiako gobernu eta sistema judiziala izan dituen erantzunak ere.

Gobernuaren Erantzuna


Erreferenduma egin baino lehen, Gobern-a bazekien erraza ez zela izango; irailaren 6-an Parlament-ak onartu zuen “Erreferendumaren Legea” eta “Kataluniar Errepublika Batentzarako Iragankortasun Legea” Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokoak adierazi zituen. Hortik aurrera, estatuaren lehentasuna hautestontziak, boto-txartelak eta erreferendumaren aldeko publizitatea pertsekutatu eta konfiskatzea izan zen, bizi garen “demokrazia” polit honetatik espero genezakegun bezala. Estatuaren esfortzu guztia alferrikakoa izan zen, ordea. Urriaren 1-ean Erreferenduma ospatu zen, non 2.262.424 biztanle botoa eman zuten.

Hala ere, egun hartako gertaera garrantzitsuena Estatuak bidalitako indar armatuen errepresio brutala izan zen, zein komunikabide internazionaletara heldu eta EB-ren gaitzespena eragin zuen. Honek argazki eta bideo amorragarriak utzi dizkigu, baita 893 zauritu ere batez beste.

Honen ostean, nahiz eta 42,34%-ko partizipiazioa izan, partehartzaileen 90.09%-a independentziaren alde dagoela zenbatzen da. Espainiako gobernuak noski ez du emaitza onartzen eta inkonstituzionaltzat hartzen du, eta hau gelditzeko neurriak bilatzen ditu, batekin eman arte: konstituzioaren 155 artikulua. Hau, benetako mehatxua da Kataluniarentzat, izan ere, autonomia baliogabetu dezake, baita Govern-a desegin. Horrela, Espainiaren mende guztiz geratuko litzakeen. Bitartean Auzitegi Nazionalaren epailea, Carmen Lamela, ANC-ko (Kataluniako Asanblada Nazionala) eta Òmnium Cultural-eko presidenteak kartzelarazten ditu, sedizio delitua alegatuz.

Govern-a izugarrizko presioaren mendean dago; Espainiarekiko elkarrizketa ezinezkoa izan da, eta 115-ren aplikazioa gertu da. Horregatik eta Erreferendum-ari legitimitatea emateko, urriaren 27-an Parlament-ak Independentzia Adierazpen Aldebakarrekoa aitortzen du, eta ondoren, etenean jartzen du. Dena dela egun bere horretan Espainiako senatuak gobernuari 155 artikulua aplikatzeko baimena ematen dio, PP, PSOE eta Ciudadanos-eko botuekin.

Momentu hartan, Rajoy Govern osoa desegiten du eta elekzio autonomikoak deitzen ditu abenduaren 21-erako. Honekin batera, Soraya Sáez de Santamaría presidenteordea kataluniako presidente izendatzen du eta Parlamentua desegiten du. Mossos-en eta Kataluniako telebistaren (TV3) kontrola ere hartzen dute. Egoera honetan Govern-aren kideak babes guztia galtzen dute, eta Carles Puigdemont Belgikan erbesteratzen da, 4 ex-conseller-ekin batera. Carmen Lamela-k Junqueras eta 7 ex-conseller-en kartzelaratzea eskatzen du,  bi Jordi-ak izan zituzten salaketa berarekin, eta hurrengo egunean, Puigdemont harrapatzeko Europako Atxilotze Agindua inposatzen du.

Gobernuaren erantzun hauek herria haserre samar daukate, logikoki. Neurri autoritarioen aurrean gaude azken finean, eta beraiek izan dira “konstituzioa”, “legalitatea” eta “demokrazia” hitzekin haien ahoa gehien bete dituztenak. Garbi geratzen zaigu, gaur egungo PP-k eusten duen gobernuak, hipokrita izateko eta gezurrak esateko baino ez dela balio.

Hau izan da guztia momentuz, gustatu izatea espero dut . Hurrengo sarreran honi buruzko analisia egingo dut, eta nire iritzi pertsonala aurkeztuko dut ere.
Laster arte!

Nire Esperientzia Benetako Epaiketa Batean.

Bilboko Justizia Jauregia  Kaixo berriro! Gaurko blog honetan tematika pixka bat aldatuko dut, izan ere, beste egunean Unibertsitateko ...