domingo, 29 de octubre de 2017

Katalunia eta Espainiako Botere Judiziala. (I Atala)

Berri Juridikoak


Kaixo neska-mutilak! Aste honetako sarreran, gaur egun edonon entzuten den gaia aztertuko dugu, Kataluniako Krisia, alegia. Nahiz eta honek zeharo aspertuta daitugun, oso interergarria dela uste dut, Espainiako ideologia guztiak argitara eman ditu eta. Hala ere, gai hau luze samarra denez 3 ataletan bereiztuko dut: lehenengoa independentismo katalana azaltzeko, ondoren Espainia hartu dituen neurriak aztertzeko eta azkena, erantzun hauek zer esaten diguten mahaigaineratzeko. Hau guztia esanda, hasi gaitezen azalpenarekin:

Related image
Independentziaren aldeko manifestazio bat

Kataluniako Krisia


Independentismo Katalanaren oinarria hainbat urte atzerakoak da; Ondorengotza gudaren irabazlea Borboi hautagaia atera zenean, 1714 urtean, hau Katalan Foruak eta hizkuntza Katalanaren erabilera debekatu zituenean “Nueva Planta” itunen bidez. Hortik aurrera, Espainiaren aldetik opresioa jasotzen zutenaren sentipena zabaldu zen eta nazionalismo hau garatuz joan zen Guda Zibila 1939-an Franco garaitu zuen arte. Momentu hartan Espainiarekiko “traidore” zen edozein mugimendu edo pentsaera indarrez zapaldu zen, hori dela eta, Katalan sinboloak eta hizkuntza debekatu egin ziren. 40 urte ondoren, Frankoren heriotzarekin Trantsizio Demokratikoa hasi zen, non identitate historikoen eskubideak berriro onartu arren, 1978-ko konstituzioa garbi utzi zuen Espainia banatzearen galarazpena.


Urteak pasata, gaur egungo sistema demokratikoan jada, Autonomia Estatutu Katalanaren erreforma bat aurrera ateratzen zen 2006-an, erreferendum batekin herriagatik baieztatuta. PP-k ordea horren aurka aurkeztu zen, eta azkenean Auzitegi Konstituzionalean errekurritu zuen. Honek 14 artikulu eta Katalunia nazio bat delaren erreferentzia baliogabetu zituen. Beste alde batetik, sententzia hau baino aste bat lehenago, Zapaterok krisia leuntzeko austeritate neurriak martxan jartzen hasi zen, eta gobernu katalanak bere atzean berdina egin zuen. Artur Mas presidentea Madriletik eta Bruselasetik zetozen neurri guztiak aplikatu zituen, biztanleriaren gehiengoaren bizitza- kalitatea zapuzten. Honek bai Espainiaren aurkako pentsaera indartu zuen, Gobern-aren presidenteak kanpotik zetozen neurri guztiak ezartzera behartuta zegoen eta, alegia. Dena dela, historia honen parte ezkutua zera da, Artur Mas-en partidua, CiU-a, hainbat ustelkeria kasuetan nahasita zegoela, eta haren ospe galera edonola konpondu behar zutela. Hau dela medio, 2012 urtean gertatu zen Diada Handia sentimendu independentista izugarri zabaldu zuen, 15M-aren protestak protesta independentistekin ordezkatuz. Hemen gertatu zen CiU partiduaren biraketa soberanista.
Egoera hau ikusita, PP-ak austeritate neurrietaz baliatu zen haren politika zentralista indartzeko. Orduan independentismo “Procés”-aren azkartzea eta PP.ren Gobernuarekiko komunikazio eza 2014ko "Kataluniako Etorkizun Politikoaren Inguruko Parte Hartze Prozesuan" burutu zen, baita beranduago, Independentzia aldarrikatzeko Urriaren 1-eko Erreferendumean, hau azkena berri duguna. Historia nola jarraitzen duen badakigu sobraz, baina gaur egun ez bakarrik sistema judiziala, baina sistema osoa ze egoeratan dagoen aztertzeko balio izango digu. Hurrengo sarreran Estatu Espainiarra hartu dituen neurriak ikertuko ditugu, hori dela eta, hortxe espero zaituztet. Agur eta ondo pasa bitartean!

Informazio iturriak:

domingo, 22 de octubre de 2017

Espainiako Independentzia Judiziala, txarrenetarikoa EB-ren ustetan.

Berri Juridikoak


Related image
Europar Batasuneko batzar bat. 

Hemendik aurrera,  Espainiako Botere Judizialaren buruzko berri eta datu interesgarriak azaltzen atal bat sortuko dut, Berri Juridikoak deiturikoa. Gaurko honetan, pasaden urriaren 4an argiratu zen berri bat aztertuko dut, zeinek Espainiako Independentzia Judiziala Europar Batasunaren arabera Europako txarrenetarikoa dela esaten duen. Gaur egun ikusten ari garen berriak kontuan izanda ez da batere harrigarria, Auzi Boterearen goi-mailak guztiz politizatuak daudela garbi dagoelako (Kataluniako prozesu soberanista eta PP-ko B kutxen kasuak jaso duten tratamendu desberdinetaz ohartzea besterik ez da behar hau berresteko).

Berriak horrela dio: Espaniarren %58-a  ez dira Espainiako Botere Judizialaren Independentziaz fidatzen, EB-ko txarrenetariko 4. postuan kokatzen duena. Portzentai horren barruan. %19-a egoera "oso txarra" eta %39-a "nahiko txarra" dela uste dute, baina biztanleen %28-a, egoerarekin pozik daude, eta %3-a "oso ona" delakoan dago. Mesfidantza honen arrazoien artean, biztanleriaren %49-a politikarien presio eta eraginak aipatzen dute, %45-a berriz, entitate ekonomiko edo interesatuen presioei erreparatzen garatu dute sistemaren desadostasun hau. Azkenik,biztanleriaren %34-ak epaileen posizio edo afiliazioei atxikitu dute haien independentzia eta inpartzialtasunaren zalantza.

Biztanleria aparte, enpresek ere ez daude ados gaur eguneko Botere Judizialaren egoerarekin; %50-a politikaren eraginari erreparatu du, %49-ak entitate ekonomikoen presioei eta %36-a epaileen posizioari atxikitzen dute haien mesfidantza.

Beste alde batetik, EB-ak ez du bakarrik biztanleen iritziari eutsi adierazpen hau egiteko. Emakumezko epaileen artean bakarrik %14-a goi-karguak betetzen ditu. Zoritxarrez, hau ez da kasu isolatua, izan ere, estatu barruan dauden goi-karguen artean, %33, 7-a soilik dira emakumezkoak, gizonezkoen %66,3-aren aurrean.

Dokumentua aurkezteko prentsaurrekoan, Vera Jourova justizia komisarioak zera deklaratu zuen:
"Animo a los Estados miembros a velar por que cualquier reforma de la Justicia respete el Estado de Derecho y la independencia judicial. Esto es crucial para que los ciudadanos y las empresas puedan disfrutar plenamente de sus derechos"
Hau izan da guztia, espero dut gustatu izatea, honelako hainbat sarrera idaztea buruan dudalako. Orainaldiko panorama judiziala eta poilitikoa ulertzeko baliagarria izango delakoan nago, zuek zer uste duzue?

Hurrengo asterarte!





domingo, 15 de octubre de 2017

FISKALTZA ETA B.J.K.N.

Badaude sistema judizialean, nahiz eta osagarriak, ezinbestekoak diren 2 atal judizialak: Fiskaltza eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia.
Lehenengoa nahiko ezaguna da, eta Espainiako Fiskalak batzen dituen erakundea da. Konstituzioko 124. Artikuluan azaltzen da haren funtzioa :”El Ministerio Fiscal (...) tiene por misión promover la acción de la justicia en defensa de la legalidad, los derechos de los ciudadanos y del interés público tutelado por la ley (...) así como velar por la independencia de los Tribunales y procurar ante éstos la satisfacción del interés social.(...)”, beste modu batean esanda, fiskalak epaiketetara joan eta akusazio eta defentsa parteak behin entzunda,bata edo bestearen alde jarriko da, beraien irizpidea jarraituz.
Fiskaltza ez da atal independentea, izan ere, badaukate kargu goren bat, Estatuaren Fiskal Orokorra deritzona. Pertsona honek gobernuak hautatu eta Erregeak izendatzen du, eta beste fiskal guztiak bere mendean daude; hortaz, kasu batzuetan, fiskaletan eragin dezake, Nóos Kasuan gertatu zen bezala.
Infanta Cristina Nóos Kasuaren Epaiketan

Hurrengoa,
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia da, epai eta magistratuen “gobernua” delakoa. Konstituzioan baita ageri da haren funtzioa, 122. Artikuluan, baina laburbilduz, honetaz datza: epai eta magistratuen izendapen, igoera, ikuskapen eta diziplina- erregimen-etaz arduratzen da, baita epaitegi eta auzitegien ikusketak egiteaz ere.Erregeak izendatutako 21 kideez osatuta dago eta 5 urteko iraupenez gozatzen dute. Haren antolamendua honakoa da: edozein kategoriako 12 epai edo magistratu, haietako 6 kongresuak eta 6 senatuak hautatzen dituztenak. Soberan dauden 8 kideak, abokatu eta sistema judizialaren 15 urte baino gehiago daramaten karguak izan daitezke, eta lehen bezala, erdia biltzarrak eta beste erdia senatuak hautatzen ditu. Behin kide guztiak izendatuta, haien lehenengo sesioan presidente bat hautatuko dute, nork aldi berean Auzitegi Gorenaren presidentea izango dena.

Hau izango da guztia gaurkoz, espero dut ondo ulertu izatea. Agur eta hurrengo astera arte!

domingo, 8 de octubre de 2017

Botere Judizialaren Hierarkia

Botere Judiazialaren Hierarkia

Aurreko sarreretan esan bezala, epaiketa sistema zertan datza, nork arraizoia duen erabakitzeaz alegia (akusazio edo defentsa aldea). Espainian, sistema judizial hau, esparru bakoitzaren jurisdikzioa noraino zabaltzen den arabera antolatzen da:
Beheko mailetatik hasiko naiz, eta banan banan haien instituzio eta funztioak azalduko ditut. Lehenengoa, Partidu Judizialekoa dugu (maila txikienekoa). Hasteko, Partidu Judizialak udalerrien taldeak direla esan beharra dago, eta haietan hurrengo instituzioak aurkitu dezakegu:
  • Bake Epaitegia:
    • Udalerri bakoitzean 1 dago (bakarrik 1. auzialdiko edo instrukzioko epaitegiak ez egotearen kasuan).
    • Epaitegi hauen burua zuzenbide ikasketak dituzten epaiak dira, udaleko kideak hautatzen dituztenak.
    • Gai basikoak epaitzen ditu, adibidez: 90€ baino gutxieneko erreklamazioak (zuz. Zibilaren esparruan) eta hutsegite txikiak (zuz. Penalean).
  • Instrukzioko Epaitegiak:
    • Zuzenbide Penaleko gaiak lantzen ditu.
    • Haien funtzioa epaiketen aurreko ikerketak egitea ohi da, norbait salatzeko baldintza nahiko dauden erabakitzeko.
      • Erantzuna BAIEZKOA izatekotan, Arlo Penaleko Epaitegia edo Auzitegi Probintzialak hartuko dute erantzukizuna.
      • Erantzuna EZEZKOA izatekotan, kasua artxibatuko da.
  • 1. Auzialdiko Epaitegia:
    • Hiritarren arteko eztabaida zibil basikoak eta Partidu Judizial berberan Bake Epaitegiak eraman dituen kasuen errekurtsoak lantzen dira.
Hurrengo maileko esparrua Probintziakoa da, eta hurrengo instituzioak barnean hartzen ditu:

  • Arlo Penaleko Epaitegia: probintzia barneko delitu penal basikoak lantzen ditu.
  • Adingabeko Epaitegia: adingabeak tartean dauzkaten gai penalak.
  • Espetxe-zaintzako epaitegia: espetxeekin zerikusi duten arazoak.
  • Administrazioarekiko auzien epaitegia: probintzia barneko biztanleen eta administrazioaren arteko arazoak lantzen dira (1. auzialdian).
  • Lan-arloko epaitegia: probintziarekin harremana duten langile eta enpresaburu arteko eztabaidaklantzen dira (1. auzialdian ere).
  • Auzitegi Probintziala:
    • tribunal bat denez, epai-buru eta 2 magistratu edo gehiagoz osatuta dago.
    • Esparru zibilean, 1. auzialdiko epaitegiko kasuen errekurtsoak lantzen ditu.
    • Esparru Penalean, instrukzioko, adingabeko eta espetxe zaintzako auzitegien kasuen errekurtsoan lantzen ditu.
Ondoren, Esparru Autonomikoa daukagu, non instituzio bakarra dagokion:
  • Justizia-auzitegi nagusia: Auronomia bakoitzean hauetako bat dago, eta nahiko maila altua dauka. Zenbait auzi-gelez osatzen da:
    • Zibil eta Penalaren gela:
      • Auzialdi bakarrekoa da, hots, errekurritzeko aukerarik ez du.
      • Autonomiaren atal administratibo nagusiek duten eztabaida zibil eta penalak lantzen ditu.
      • Epai, Magistratu eta Fiskalaei inposatutako salaketak ere lantzen dira, karguan egindako hutsegiteengaitik alegia.
    • Administrazioarekiko auzien gela:
      • Autonomia erkidegoaren kargu garrantzitsuen hutsegiteak eta administrazioarekiko auzien epaitegien kasuetako errekurtsoak lantzen dira, hau da, 2. auzialdian.
    • Lan arloko gela:
      • Probintzia bat edo gehiagori eragiten dioten langile eta enpresaburuen arteko gatazkak lantzen dira (auzialdi bakarrean).
      • 2. auzialdian, lan arloko epaitegiko kasuen errekurtsoak epaitzen dira ere.

Azkenean, Esparru Nazionalak goren mailekoa da, eta horregaitik auzialdi bakarrekoak dira (ez dago hauen errekurtsoak landuko dezaketen maila handiagoko instituziorik). 4 instituzioz baliatzen da:
  • Auzitegi Gorena:
    • Honen funtzio garrantzitsuena “kasazioko auzitegi” moduan jokatzea da. Zer esan nahi du honek? Ba beheko mailako epaiketen sententzien abolitzea eskatzen duten eskaeretaz kargu egitea. Beste modu batean esanda, auzitegi honek sistema judizialaren hutsegiteak aztertzen ditu.
  • Auzitegi Nazionala:
    • Delitu berezietaz arduratzen da, adibidez: Koroarekin zerikusia dutenak, terrorismoa, droga-trafikoa...
  • Instrukzioko Epaitegi Zentrala.
  • Penalaren Epaitegi Zentrala.
Ikusi dugun moduan, piramidearen beheko partetik gora joz gero, gero eta pisu handiagokoak izango dira epaitegiak. Epaitegi bateko sententziei bakarrik maila handiagoko epaitegi edo auzitegi batean aurkeztu daitezke errekurtsoak; Espainiaren kasuan, 2.auzialdiako epaitegiak daude maximo, bakarrik behin aurkeztu daitekelako errekurtsoak.

Hauek dira botere judizialaren hierarkiaren elementu guztiak, hurrengora arte!

domingo, 1 de octubre de 2017

Botere Judizialaren Elementuak


Justiziaren Jainkosa, begiak estalita ditu objektibotasuna adierazteko. 



Esan dugun bezala, espainiako estatuaren botereak 3 dira: legegilea, betearazlea eta judiziala. Elkarrekiko independienteak dira, horregatik bakoitzak erakunde desberdinei loturik dago:


  • B. Legegilea: Gorte Orokorrak.
  • B. Betearazlea: Gobernua.
  • B. Judiziala: Epai eta magistratuak.
Azken honetan erreparatuko dugu; epai eta magistratuen betebeharrak legearen betetzea edo ez-betetzea epaitu alde batetik eta bestetik legea hautsi dutenei zigorrak inposatzea dira. Ezaugarri batzuk partekatzen dituzten arren, ez dira gauza berdinak;


BERDINTASUNAK
DESBERDINTASUNAK
  • Independienteak: bakarrik legea bera eragin dezake haien erabakietan.
Epaiak:
  • Erantzuleak: Beraien akats batengatik norbait kaltetuta ateratzekotan, haiek erantzule izango dira.
Pertsona bakar bat da, epaitegiaren buru dena.
  • Mugiezinak: bakarrik legeak arrazoiak ematekotan haien postua modifika daiteke (adibidez, haiek jubilatzeko).
Magistratuak:
3 magistratu edo gehiagoz osatutako erakundeen parte dira.


Amaitzeko, hauek ez dira Botere Judiziala osatzen duten kargu bakarrak, bi elementu garrantzitsu falta dira eta: Zinpeko Epaimahai-a (Jurado Popular) eta Fiskalak. Lehenengoa, 2 urtetan behin Probintzia Auzitegiak egiten duen bozketa batean hautatzen diren herritar arruntez osatuta dago, eta probintziako Tribunal Popularretan parte hartzen dute. Nahiko interesgarria da, izan ere zuzenbidea ikasi ez dutenek bakarrik aukeratuta atera ahal dira.


Bigarrenak ordea, Espainiako Fiskal Ministerioaren mende daude, eta erakunde independiente bat da. Interes publikoaren eta justiziaren funtzionamendu egokiaren defentsa bermatzen dute.


Hauek dira justiziaren elementu garrantzitsuenak, espero dut garbi eta zehatz azalduta egotea.

Agur!

Nire Esperientzia Benetako Epaiketa Batean.

Bilboko Justizia Jauregia  Kaixo berriro! Gaurko blog honetan tematika pixka bat aldatuko dut, izan ere, beste egunean Unibertsitateko ...