Berri Juridikoak
2016 urteko San Ferminak. 18 urteko neska bat 26 eta 29 arteko 5 mutilekin dago festa gozatzen. Zoritxarrez neska ez zekien berarentzako zuten plana, bere konsentimenduaz momentu batez pentsatu gabe. Urte bat baino gehiago pasa eta 2017ko azaroaren 13-an gertaera honentzako epaiketa hasten da, prentsatik guztiz isolatuta, ate itxietara. Epaiketa hau sexuen arteko desoreka eta indarkeria eztabaidara ekarri du berriro, bai arlo instituzionalean, bai kalean.
5 bortzatzaileak (ustezkoak?) errugabe adierazi dituzte haien buruak, denbora guztian kontsentimendua zegoelari eutsiz. Dena dela Whatsapp-ean partekatu zuten gertakizunaren bideoa bai fiskalak bai polizia kontrakoa frogatzen duela diote. Ez zen egon kontsentimendurik baina bai larderia eta indarkeria. Asko hitz egin da kontsentimenduaren kontzeptuaz epaiketatik aurrera, izan ere, uste da harreman bateko kide bat EZ esan arte aurrera jarraitzeko baimena inplizituki dagoela, baina kasu askotan ez da horrela. Biktima esan zuenez, "ni menperatzen utzi nien ahal eta azkarren amaitzeko". Ezin da gertatutakoaren ardura biktiman jarri, kasu batzuetan EZ esateko aukera oso arriskutsua ala biktimarentzako ezinezkoa izan daitekelako. Agian, kontsentimenduari buelta eman eta BAI esatera arte kontsentimendua ez dela existitzen barneratu beharko genuke.
Beste alde batetik, epaiketaren gorabehera batzuk salatu dira, adibidez (ustezko) erasotzaileei biktimaren babes neurri berdinak ezartzea, haien argazki eta datu pertsonalak prentsatik urrun mantenduz. Dena dela interneten zabaldu dira, eta orain badakigu haien artean soldadu eta guardia zibil bana daudela, eta haietako gehiengoa aurrekariak dituztela, bat agresio sexualagatik ere.
![]() |
"Manadako" kideak, 2016-ko San Ferminetan |
Epaiketaren gorabeheren artean, beste datu bat dago; epaileak jasan zuen akusatuen abokatu batek detektibe bat kontratatzea, eta hortik aurrera haien defentsa biktimaren bizitza pertsonala erasotzen oinarritu zen. Ez zuten biktimaren aitormenaren sinisgarritasuna erasotzen, baina biktima berarena. Gertatzen zena zera da, biktima epaiketara aurkeztu zenean ez zuen "bortzaketa biktima"-ren estereotipoa betetzen, naturaltasunez azaldu zuelako berari gertatutakoa, eta bere bizitza egoki aurrera eraman zuela zirudiela. Gezurra irudi arren, akusatuen abokatuak froga bezala aurkeztu zituen argudio hauek, aurreiritzietan oinarrituta daudenak, eta telebistako telesai batera ere joatera ausartu zen, non bere historioaren ikuspuntua inor ezin zuen kontraesan.
Momentu honetan sententzia itxaron eta biktimari babes-mezuak bidali baina ezin dugu ezer gehiago egin, izan ere, ez da bera bakarra erasoa eta indarkeria jasan duena, emakume guztiak baizik. Egunero ohartzen edo ohartzen ez ditugun erasoak, txikiak edo handiak, ikusezinak ala atzeraezinak, guztion artean erauzi behar ditugulako, gizarte bezala. Denok batera posible izango da. Hurrengo asterarte, kamaradak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario