domingo, 10 de diciembre de 2017

Nire Esperientzia Benetako Epaiketa Batean.

Image result for palacio de justicia bilbao
Bilboko Justizia Jauregia 

Kaixo berriro! Gaurko blog honetan tematika pixka bat aldatuko dut, izan ere, beste egunean Unibertsitateko irakasgai baten irakaslea epaiketa erreal bat ikustera eraman zigun, orduan, gure esperientzia pertsonala azalduko dut. 

Bilboko Justizia jauregian izan zen, Arlo Zibileko epaitegian konkretuki. Puntual iritsi arren, taldeka banatu ginen eta epaiketa gertatuko zen epaitegia aurkitzeko zaila zenez, talde bat 3 minutu gutxi gora behera berandu heldu ziren aretora. Hau epailea amorratu zuen eta hain zorrotza izan zen denok aretotik botako gintuela pentsatu nuela. Hortik aurrera, guztiz ixilik ikusi genuen epaiketa, egoera pisutsua zela ohartzekoan. Aretoan hurrengo kideak geunden: epailea, akusazio eta defentsa-ren abokatuak, bakoitzaren prokuradorea, lekukoak deitzen zituen pertsona eta guk, publikoa. 

Epaiketaren gaia zera zen, 2004 eta 2006 artean emakume batek "Kutxa Laboral" bankuan merkatuaren "produktuak" erosten zituen, hau da, akzioak. Oso harreman ona zuen sukursal horretako langileekin, sukursalaren burua zenarekin batez ere, Rosa deitzen dena. Hau dela eta, bere esanetan aurrean jartzen zioten edozein produktu erosten zuen, haiengaz konfidantza osoa zuelako. Dena dela, kalean entzun zuen erositako "produktu" bat, Eroski-ren akzio preferente batzuk, nahiz eta epe finkorakoak zirela pentsatu, errealitatean menpeko aportazio finantzieroak ziren, hau da, ezin zuen inoiz inbertitutakoa berreskuratu. Hau jakin eta gero, 2013 urtean Epaitegi Zibilera egoera salatu zuen. Eroski-ren iruzur honetan gende asko jausi zen, eta aldizkari batzuetan agertu da ere. Orduan, lehenengo defentsari eman zion galdeketa txanda, eta ondoren, akusazioari tokatu zitzaion. Egia esan, prokuradoreak ez zuten ia ezer egin epaiketa osoan, defentsarena batzuetan abokatuarekin hitz egiten zuen, baina akusazioarena mugikorrarekin egon zen epaiketa osoa. 

Salaketa ipini zuen emakumeari galdeketa egin eta gero, haren gortasun arazoagatik nahiko luzea izan zena, hor zegoen beste emakume bat lekukoak deitu zituen banaka. Lehenengo Rosa sartu zen, denbora bat jubilauta zeramana, emakumearekin laguna zela nabaritzen zen. Hurrengo biak "Laboral Kutxa"-rako oraindik lan egiten zutenez, teatro gehiago egin zuten eta bankuaren alde adierazi ziren. Epaileak lekuko bakoitzari gezurra esatearen ondorioak azaldu zion deklarazioa hasi baino lehen. Dena dela, alde bakoitzeko letratuak (abokatuak) beraiei egindako galderak kontuan hartuta hurrengoa hausnartu zezakeen: emakume hori merkatu munduan nahiko jankintsua zen eta bazekien ondo baino hobeto zer erosten ari zen. Bazeukan esperientzia industria higiezinean (inmobiliaria) eta akzioak zeukan erosita Japoi eta Estatu Batuetan, baita 200,000€ aurreztuta. Hau kontuan hartuta, letratu bakoitza haren alegazio diskurtsoa eman zuenean, defentsakoa hoberen jokatu zuena izan zen, 
esanez "Laboral Kutxa" emakumea iruzurtu nahi bazuen, inbertitutakoa baino askoz diru gehiago ibertitzea aholkatuko lioteke. 

Hau egin ondoren epaileak epaiketaren amaieraren parte eman zuen eta sententzia-ren eguna pendiente geratzen zela esan zuen. Asko gustatu zitzaidan esperientzia, beste mundu bat zela iruditu zitzaidalako. Nire ustez, nahiz eta urduriago egon, defentsaren letratua akusazioarena baino hobero egun zuen, horregatik, "Laboral Kutxa" epaiketa hau irabaziko duela uste dut. 

Hau izan da guztia, hurrengo astera arte!



























domingo, 3 de diciembre de 2017

"LA MANADA", hausnarketa.

Berri Juridikoak



2016 urteko San Ferminak. 18 urteko neska bat 26 eta 29 arteko 5 mutilekin dago festa gozatzen. Zoritxarrez neska ez zekien berarentzako zuten plana, bere konsentimenduaz momentu batez pentsatu gabe. Urte bat baino gehiago pasa eta 2017ko azaroaren 13-an gertaera honentzako epaiketa hasten da, prentsatik guztiz isolatuta, ate itxietara. Epaiketa hau sexuen arteko desoreka eta indarkeria eztabaidara ekarri du berriro, bai arlo instituzionalean, bai kalean. 

5 bortzatzaileak (ustezkoak?) errugabe adierazi dituzte haien buruak, denbora guztian kontsentimendua zegoelari eutsiz. Dena dela Whatsapp-ean partekatu zuten gertakizunaren bideoa bai fiskalak bai polizia kontrakoa frogatzen duela diote. Ez zen egon kontsentimendurik baina bai larderia eta indarkeria. Asko hitz egin da kontsentimenduaren kontzeptuaz epaiketatik aurrera, izan ere, uste da harreman bateko kide bat EZ esan arte aurrera jarraitzeko baimena inplizituki dagoela, baina kasu askotan ez da horrela. Biktima esan zuenez, "ni menperatzen utzi nien ahal eta azkarren amaitzeko". Ezin da gertatutakoaren ardura biktiman jarri, kasu batzuetan EZ esateko aukera oso arriskutsua ala biktimarentzako ezinezkoa izan daitekelako. Agian, kontsentimenduari buelta eman eta BAI esatera arte kontsentimendua ez dela existitzen barneratu beharko genuke. 

Beste alde batetik, epaiketaren gorabehera batzuk salatu dira, adibidez (ustezko) erasotzaileei biktimaren babes neurri berdinak ezartzea, haien argazki eta datu pertsonalak prentsatik urrun mantenduz. Dena dela interneten zabaldu dira, eta orain badakigu haien artean soldadu eta guardia zibil bana daudela, eta haietako gehiengoa aurrekariak dituztela, bat agresio sexualagatik ere. 


Los miembros de la Manada en julio de 2016 horas antes de la violación.
"Manadako" kideak, 2016-ko San Ferminetan
Epaiketaren gorabeheren artean, beste datu bat dago; epaileak jasan zuen akusatuen abokatu batek detektibe bat kontratatzea, eta hortik aurrera haien defentsa biktimaren bizitza pertsonala erasotzen oinarritu zen. Ez zuten biktimaren aitormenaren sinisgarritasuna erasotzen, baina biktima berarena. Gertatzen zena zera da, biktima epaiketara aurkeztu zenean ez zuen "bortzaketa biktima"-ren estereotipoa betetzen, naturaltasunez azaldu zuelako berari gertatutakoa, eta bere bizitza egoki aurrera eraman zuela zirudiela. Gezurra irudi arren, akusatuen abokatuak froga bezala aurkeztu zituen argudio hauek, aurreiritzietan oinarrituta daudenak, eta telebistako telesai batera ere joatera ausartu zen, non bere historioaren ikuspuntua inor ezin zuen kontraesan. 

Momentu honetan sententzia itxaron eta biktimari babes-mezuak bidali baina ezin dugu ezer gehiago egin, izan ere, ez da bera bakarra erasoa eta indarkeria jasan duena, emakume guztiak baizik. Egunero ohartzen edo ohartzen ez ditugun erasoak, txikiak edo handiak, ikusezinak ala atzeraezinak, guztion artean erauzi behar ditugulako, gizarte bezala. Denok batera posible izango da. Hurrengo asterarte, kamaradak!

domingo, 26 de noviembre de 2017

Azkenaldiko sorgin-ehiza.

Berri Juridikoak


Kaixo berriro guztiei! Gaurko blogaren izena agian korapilatsua irudi daiteke, baina landuko dugun gaiarekin guztiz bat dator. Telebistan eta sare-sozialetan behin eta berriro ari gara ikusten korrupzio kasuak bata bestearen atzean; baina ez al da susmatzen ikerketak aurrera eramateak gero eta denbora gehiago hartzen duela? Benetan kasua airera ateratzea nahi ez balukete bezala. Hala ere, justizia ez omen da hain geldoa beste esparru batzuk lantzean. Gaur egun asko eta asko entzuten dugun beste kasu batzuk nahiko azkarrak dira epaitegira heltzen. Modan dago ozen esandako iritziak "enaltecimiento al terrorismo" izendatzea, horrela gobernuaren (eta monarkiaren) kontrako mezuak zabaltzea beldurgarria bihurtzen hasi da. Honen froga da, urte honen hasieran 7 twittero epaituak izatea haien mezuengatik sare-sozialetan, haietako bat Carrero Blanco buruzko txiste bat idazteagatik. Agian delituak bilatzeko, Guardia Zibila Genova 13-n enfoka beharko lirateke, bakoitzaren gune pertsonalean sudurrak sartu baino. Espero dut Gürtel Kasuan "Operación Araña"-n jarri duten esfortzu bera adieraztea. Hurrengoa esaten du "Izquierda Diario" egunkari birtuala:

"Twitter y facebook se han convertido en lugares preferidos por la policía y la guardia civil para perseguir a todos aquellos que expresen disconformidad con algunos de los pilares de nuestro régimen."
Hau ez da guztia ordea, Auzitegi Nazionala topetaraino dagoela dirudi azken egunetan. Azaroaren 2an, politiko katalanekin batera Auzitegi Nazionalean 13 rapero epaitu egin ziren. Hauek "La Insurgencia" deritzon rap taldea osatzen dute, politika eta gizarte gaiak lantzen dituena. Honelako letrengatik fiskalak 2 urte eskatzen ditu haietako 12-rentzat:

“Estoy de lado, estoy con los parias, quiero ver a Rajoy atado a una vida precaria, con rabia me revelo, con la misma que se hizo volar a Carrero, vuelos altos bajo esta dictadura. Franco murió pero Juan Carlos siguió con la tortura”

 Fiskalen esanetan, GRAPO delako talde terrorista komunista goraipatzen dute, baina "La Insurgencia" taldea kasu hau Estatuak artistekiko errepresioa inposatzeko beste modu bat dela salatu dute, eta sare-sozialetan Valtonyc eta Pablo Hasel musikarien alde adierazi dira, lehenengoa 3 urte baino gehiago eta bestea beste 2 urteko kondena dutenak, arrazoi berberengatik. Ondorioa zera da, azkenaldian ikusi dugun errepresioa beldurra ematen duela, "demokraziaren" izenean adierazpen askatasunaren kontra sorgin ehiza bat antolatu dutelako. Haien "demokrazia" legitimitatea duen bakarra dela inkariotu dute, nahiz eta autoritarismoari gero eta hurbilago kokatzen ari den. Txarrena zera da, inor ez dagoela babes "justiziaren" begietaz, izan ere, "enaltecimiento al terrorismo"-ko mezuei retwit egitea bakarrik delitu dela esan du Barne Arazoetako Ministerioa. Baina Jose Perals Calleja fiskala benetan bat egiten duela dirudi, izan ere, epaituen jarrera “mantiene una tónica subversiva frente al orden al orden constitucional democrático”. Mezu zuhur honekin agurtzen zaituztet, hurrengo astera arte!



Nire Esperientzia Benetako Epaiketa Batean.

Bilboko Justizia Jauregia  Kaixo berriro! Gaurko blog honetan tematika pixka bat aldatuko dut, izan ere, beste egunean Unibertsitateko ...